Automozio sektorearen posizionamendua, egoera, aukerak eta datozen urteetarako inbertsioak aztertu dituzte. Hain zuzen ere, azterketa hori egiteko, besteak beste, sektorean erreferente diren Seat, Renault España, Batz, GM España, Toyota España, CIE Automotive, Über edo Bridsgestone Hispania enpresetako arduradun nagusiek hartu dute parte.
Topaketaren inaugurazio berbaldian, Urkullu lehendakariak gogoratu du Euskadik automobilgintzaren industriarako “ekosistema erakargarria” sortzen jakin izan duela, gaur egun sektore nagusi —Barne Produktu Gordinari (BPG) dagokionean— izatera heldu arte. “Automobilgintzaren euskal sektorea munduko sektore irekienetako, lehiakorrenetako eta berritzaileenetako bat da”, gaineratu du Urkulluk. Sektore honek bere ekoizpenaren % 90 esportatzen duela azpimarrratu du.
Horrela, Eusko Jaurlaritzak Ekonomiaren Susperraldiaren eta Enpleguaren Aldeko Esparru Programan egingo duen inbertsioak —8.600 milioi euro 2020ra bitartean— bi helburu nagusi ditu: industriako BPGd-aren % 25era heltzea eta langabezia-tasa % 10etik jaistea.
ACICAEk (Euskadiko automizoareh klusterra) eta AICk (Automotiva Intelligence Center) eta Expansion egunkariak antolatu dute gaurko topaketa.
(Argazkia: Irekia)