Kolonbian Bake Akordioari buruzko sinposio batean parte hartu du Urko Lopezek

Joseba Derteano 2017ko ots. 15a, 15:48

Urko Lopez Kolonbiako sinposioan

Zornotzako Udaleko zinegotzia (EH Bildu) irakaslea da Mondragon Unibertsitatean. Haren izenean joan da eta kooperatibismoa izan du berbagai.

Kolonbiako Unibertsitateak antolatu du, besteak beste, egun bi iraun duen sinposioa. Mundu osotik joandako aditu, akademiko eta zientzialariek Kolonbiako Bake Akordioko lehenengo puntuari buruz hausnartu dute. Puntu horrek landa-lurren erreforma integralaren gakoak jasotzen ditu. Gai hori ikuspuntu askotatik landu dute hizlariek eta Urko Lopezek kooperatibismoari buruz jardun du.

Urko Lopezen berbaldiko une bat (Argazkia: Christian David)

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!