Zornotzako Udaleko Gizarte Ekintza Sailak doako tailer bi antolatu ditu ‘Zaintzailea zaindu’ programaren barruan. Otsailean hasi eta maiatzera arte, batetik antsietatea eta estresa kontrolatzeko tailer bat eskainiko dute. Honen helburua antsietatea eta estresa zer diren jakitea eta sintomak zeintzuk diren identifikatzea da. Era berean, murrizteko teknika eraginkorrak eskaini nahi dituzte eta norberari antsietate maila baxuagoak lortzeko eta autokontrola areagotzeko modua eskaini.
Bestalde, bigarren tailerra barreterapiakoa izango da. Barrearen bidez aldaketa fisiko eta psikologiko batzuk bultzatzea du helburu, zaintzaileen ongizate handiagoa lortzeko.
Bi tailerrak hamabostero eta astearteetan egingo dira, 16:00etatik 17:30era. Plazak mugatuak dira eta nahitaezkoa da aldez aurretik Nafarroa Zentroan edo 94 630 01 90 telefonoa izena ematea.