Adisbask banatzaileen elkartearen egoitza Zornotzara ekarri dute

Joseba Derteano 2017ko ots. 15a, 09:40

Adisbask elikagaien eta edarien banaketan lan egiten duten hainbat enpresa batzen dituen elkartea da. Batez ere hotel eta jatetxeetarako banaketetan zein catering arlokoetan dihardutenek osatzen dute. Orain arte, Adisbask-ek Bilbon zuen bere egoitza, baina, aurrerantzean, Zornotzako Zelaieta Zentroan izango du. Zornotzara ekarri dute.

Gaur egun Bizkaiko eta Gipuzkoako 40 enpresa dira Adisbask-eko bazkide, eta epe laburrean Arabako enpresak ere batzea du helburu nagusietako bat. Horregatik erabaki dute egoitza Zornotzara ekartzea. “Geografikoki ondo kokatuta dago hiru lurraldeak ordezkatzeko, eta gure filosofiagaz bat dator”, azaldu du Adisbask-eko presidente Josean Sanchok.

Adisbask-ek datozen urteei begira duen erronka nagusietako bat sektoreko enpresetako ibilgailuak erregai alternatiboen etorrerara prestatzea da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!