Ertzaintzako iturriek azaldu dutenez istripuan pertsona bat zauritu da eta Galdakaoko ospitalera eraman dute.
Eguerdian auto bik elkar jo dute A-8an, Zornotza parean, Bilborako noranzkoan. Kolpearen eraginez, auto zati batzuk errepidearen beste aldera pasa dira; dagoeneko garbitu dituzte Irunerantzako erreiak. Trafikoa ez dago etenda, baina adi ibiltzeko deia egin du Ertzaintzak.
Ertzaintzako iturriek azaldu dutenez istripuan pertsona bat zauritu da eta Galdakaoko ospitalera eraman dute.