Saldoen merkatua egingo dute bihar Zornotzan

Anboto 2017ko ots. 10a, 12:00

Zornotzako dendak Herriko Plazara irtengo dira beraien produktuak prezio merkeago batean saltzera. 11:00etatik 18:00etara udaletxeko aterpean jarriko dituzte salmenta postuak.

Bigarren edizio honetan zortzi dendek hartuko dute parte. Oinetakoak, kirol materiala edo arropa erosi ahal izango dira.

Erosketa guztien artean bi sariren zozketa egingo dute. Alde batetik, urdaiazpikoa eta urdaiazpiko ganibeta, eta bestetik, Patxi Gonzalezen ‘Sirimiri zornozano’ liburuaren ale bat eta Rovellats Magnun kaba botila.

Zornotzako ‘Dendariak’ merkatari elkarteak, udaletxearen eta jaurlaritzaren babesarekin egindako ekimena izango da biharko jardunaldikoa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!