Gure Esku Dago

Askotariko produktuz betetako otzara zotz egingo du Zornotzako Gure Esku Dagok

Joseba Derteano 2017ko ots. 8a, 09:32

Batutako dirua maiatzaren 7ko herri galdeketa egiteak eskatzen dituen gastuetarako izango da.

Martxoaren 25ean egingo dute otzararen zozketa.Herriko komertzioei "eskerrak" eman dizkiete "luxuzko otzara erraldoia"osatzen laguntzeagatik prentsa ohar batean.

Bestalde, joan zen asteburuan talo jana antolatu zuten Euskal Herrian enparantzan. Jan edanagaz batera Etxanoko taldeak Agate Deunako koplak abestu zituen. Horrez gainera, sinadurak biltzeko jarri zuten mahaian ehundik gora sinadura batu zituzten.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!