Jauregizahar auzoan gertatu da istripua, arratsaldeko 19:00ak inguruan. Ertzaintzak jakitera eman duenez, auto batek ume txiki bi harrapatu ditu. Umeek ez dute zauri larririk izan, Ertzaintzaren arabera, baina Gurutzetako ospitalera erman dituzte badaezpada.