‘Mutilak, identitatea eta sexualitatea’ tailerrerako izen-ematea, irekita

Anboto 2017ko ots. 2a, 12:22

Zornotzako Berdintasun Sailak aurrera eramango du 13-18 urte bitarteko mutilei zuzendutako tailerra. Izen ematea otsailaren 8ra arte irekita dago. Gazte Informazio Bulegora hurbilduz edo berdintasuna@amorebieta.eus helbidera idatziz izena eman daiteke.

Otsailaren 11an egingo dute ‘Mutilak, identitatea eta sexualitatea’ deituriko tailerra Zelaieta Zentroan, 11:00etan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!