Ziztada Gune Askearen aldeko kontzertuak egingo dituzte

Aimar Esteban 2017ko ots. 13a, 11:50

Ziztada Gune Askearen hutsaraztearen aurkako mobilizazioen barruan hainbat kontzertu eskainiko dituzte barikuan Zornotzako gunean.

20:00etan hasita, Bilbotik etorrita, 28 Eskupitajos eta Ultima Neurona arituko dira. Arrasateko Crap taldeak ere parte hartuko du jaialdian.

Kontzertu hauekin lortutako dirua kaleratzeak, epaiketak eta abarren gastuei aurre egiteko bideratuko dute.

Etxejabeak jarritako salaketaren ondorioz, 2015ean Luis Urrengoetxea kalean okupatu zuten lokaletik kaleratuak izan daitezke.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!