Onartu duten testuan “dispertsioak ez duela inoiz zentsurik izan eta senideak eta lagunak zigortzen dituela" aipatzen da. Dispertsioaren ondorioz, “ehunka izan dira kalte fisiko eta materialak”. Bisitan joaterakoan “16 senideen heriotza” eragin dituela sakabanaketak azaltzen dute. Gogora ekarri dute Huelvako espetxetik bueltan eskualdeko hainbat senideek Briviescan izandako istripua. “Salbuespeneko politikaren fruituak bederatzi zauritu izan dira; baldintza inposatu batzuetan derrigorrean egiten diren bidai batzuen ondorioak pairatu dituzten bederatzi pertsona, segurtasun fisikoa eta biziak jokoan jarriz”, salatzen dute testuan.
Mozio honekin Udal Batzarrak dispertsio politikaren berehalako desaktibazioa eskatzen du eta pertsona guztien Giza Eskubideak errespetatzea exijitzen du. Sinatutako akordioa Frantzia eta Espainiako gobernuei zein Espetxe Erakundeetako arduradunari helaraziko diete.