Gazte bat atxilotu dute supermerkatu batean xiringa batekin lapurreta egiten saiatzeagatik

Anboto 2017ko urt. 28a, 19:14

Bart gauen atxilotu dute 27 urteko gaztea Zornotzan, emakumezko bati tren geralekuan poltsa lapurtu ondoren. 

Atzo gaueko 11:00ak inguruan atxilotu zuten 27 urteko gaztea Galdakaoko supermerkatu batean xiringa batekin lapurretan egiten saiatzeagatik. Ertzaintzak jakitera eman duenez, supermerkatutik alde egin eta Durangoko ertzainek Zornotzan atxilotzea lortu zuten. Lapurreta saiakera horrez gain, emakumezko bati Zornotzako tren geralekuan poltsa lapurtzea ere egotzi diote gazteari. 

Ertzaintzak jakitera eman duenez, beste zortzi aldiz atxilotu duten gazteak goian aipatutako ekintza biak egin zituela onartu zuen, eta momentu honetan, epailearen eskuetan dago.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!