Bi autok istripua izan dute Zornotzan

Anboto 2017ko urt. 27a, 08:37

Goizeko 8:00ak inguruan bi autok istripua izan dute, BI-3334 errepidean, Zornotzan, Lidl-aren parean. Ertzaintzak jakitera eman duenez, gizonezko bat arin zauritu da eta Galdakaoko ospitalera eraman behar izan dute. Bestalde, istripuak ez duela auto pilaketarik sortu adierazi dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!