Auto bat irauli eta emakumezko bat zauritu egin da Zornotzan

Anboto 2017ko urt. 26a, 07:47

Argazkia: @BomberosBizkaia

Gaueko 1:15ean Renault bat errepidetik irten da N-634 errepidean, eta ondorioz, emakumezkoa Galdakaoko Ospitalera eraman behar izan dute. Ertzaintzak jakitera eman duenez, istripuaren ondorioz errepidea itxita egon da, eta 2:00ak inguruan txandakako zirkulazioa ezarri duten arte. Momentu honetan, errepidea garbi eta auto ilararik gabe dagoela jakinarazi dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!