Titanic itsasontziaren inoizko maketarik handiena bisitatzeko irteera antolatu dute Zornotzan

Anboto

Euskaldunan dagoen Titanic itsasontziaren maketa.

Bilboko Euskalduna Jauregian dago erakusketa eta urtarrilaren 27an joango dira.

Zornotzako Udaleko Gizarte Ekintza Sailak, Nagusi Aretoaren bidez, Euskalduna Jauregian dagoen Titanicen erakusketa bertatik bertara ikusteko irteera bat antolatu urtarrilaren 27an, 17:00etan.

Erakusketa honek diziplina anitzeko orientazioa dauka, eta helburu kultural, didaktiko eta argitzaileen zerbitzura dago. Jatorrizko elementuak biltzen ditu, eta elementu horietako batzuek "balio historiko handia dute", udaleko prentsa ohar baten informatu dutenez. "Erreplika eta irudi esklusiboez gainera, Titanic itsasontziaren nahiz ontziratze-portuaren maketa handia ikus daiteke. Orain arte itsasontzi horri buruz egindako maketarik handiena eta ikusgarriena da".

Izena emateko epea urtarilaren 23tik 26ra arte izango da. Interesatuek Nagusi Aretora jo dezakete astelehenetik ostiralera, 16:00etatik 20:00etara, edota ondoko telefono zenbakira deitu: 94 694 11 29. Plaza kopurua mugatua da eta prezioa 7 eurokoa izango da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!