‘Sahara, Afrikako azken kolonia’ erakusketa Zelaieta Zentroan ikusgai dago

Anboto 2017ko urt. 18a, 13:38

Urtarrilaren 31ra arte Saharari buruzko erakusketa egongo da Zelaieta Zentroan. Besalde Bermeo, Sahararen aldeko elkarteak, materiala ekarri du eta Zornotzako Ametx erakundearekin elkarlanean erakusketa antolatu dute. ‘Martxel’ artista zornotzarrak ere parte hartzen du muntai artistikoan.

Horrez gain, datorren eguaztenean, hilaren 25ean, Luis Maria Güelek zuzendutako Gdeim Izik: El campamento de la resistencia saharaui dokumentala aurkeztuko dute. Ikus-entzunezkoak 2010ean Marokoko indar militarrek Saharar erresistentzia kanpamentu bat indarrez nola utzarazi zuen erakusten du. Dokumentala aurkezteko Ouali Omar sahararrak bertako testuingurua azaltzen duen hitzaldia emango du. Río de Oroko Mikel de Arco kidea ere izango da Sahararen aldeko elkarteek duten garrantzia azaltzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!