Bizkaiko Sagardo berria, Andoni Aizpururen ustez "zoragarria"

Anboto 2017ko urt. 18a, 13:17

Zornotzako Uxarte sagardotegian aurkeztu dute Bizkaiko Sagardoaren ekoizpen berria, Andoni Aizpuru ETBko aurkezlea enbaxadore izendatuta.

Txotx egin eta "zoragarria" iruditu zaio Aizpururi aurtengo sagardoa. Elorrion bizi den aurkezleak aitortu du sagardozalea dela, eta ekoizleen lana balioan ipini nahi izan du. Enbaxadore izango denez, 2017an sagar uzta ona egongo dela iragarri du eguraldi saioaren aurkezleak, umorez.

2016ko sagar uzta, ordea, iaz baino murritzagoa izan da, Aitor Intxaurraga sagardogileen elkarteko presidenteak azaldu duenez. Eguraldia izan da omen horren eragile; hala ere, ekoiztutako sagardoa "kalitate handikoa" dela nabarmendu du. Euskal Sagardoa izeneko jatorri deitura berria ere aurkeztu dute ekitaldian, soilik bertako sagarragaz sortutako sagardoaren marka, hain zuzen ere.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!