Auto ilarak sortu dira N-634 errepidean Zornotzan, Bilborako noranzkoan, auto baten eta kamioi baten arteko istripua dela-eta. Ondorioz, bi zauritu ospitalera eraman dituzte. Zaurituetako bat suhiltzaileek atera behar izan dute ibilgailutik. Ertzaintzak azaldu duenez trafikoa txandaka bideratu dute eta auto pilaketak sortu dira. Une batean errepidea itxi egin dute.