Zornotzan zauritu arin bat utzi du furgoneta eta auto baten arteko istripuak

Anboto 2017ko urt. 17a, 14:17

Kortederra inguruan gertatu da, N-634 errepidean. Trafikoa irekita dago.

Gaur, 13:15 inguruan, Renault Trafic furgoneta batek Renault Megane  auto bat atzetik jo du Zornotzan —Kortederra inguruan—  N-634 errepidean eta Donostiarako noranzkoan (95. km-a). Istripuaren ondorioz zauritu bat Galdakaoko ospitalera eraman dute. Zauri arinak ditu Ertzaintzako iturriek informatu dutenez. Trafikoa irekita dago noranzko bietan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!