Zornotzako Udaleko Gizarte Ekintza Sailak autodefentsa feministako doako tailer bat antolatu du 13 eta 18 urte arteko neskentzat. Tailer hau Zelaieta Zentroan egingo da datorren urtarrilaren 21ean, larunbata.
Tailer honek neska gazteen esku jarri nahi du autodefentsa feminista, tresna bat gehiago izan dezaten pertsona moduan garatzeko eta prebentzio eta babeserako ere tresna bat izan dezaten. Horretarako, autoestimua eta konfiantza lantzeko teknika fisiko eta psikologikoak aztertuko dira, tratu txar sexisten egoera bati aurre egiten edota gainditzen laguntzeko.
Tailer honek 8 orduko iraupena izango du. 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara izango da eta bloke bi izango ditu. Lehenengoan autoestimua, role-playa, eztabaidak, psikodrama, esperientzia pertsonalak partekatzea edota erlaxazio teknikak landuko dira, besteak beste. Bigarren blokea alde fisikoari dagokiona izango da, teknika psikologikoekin lortutako segurtasuna indartuko duten teknikak burutuko dira han.
Tailer honetan izena emateko epea urtarrilaren 18an amaitzen da eta Gazte Informazio Bulegoan egin daiteke. Informazio gehiago: berdintasuna@amorebieta.net.