Bizkaiko Sagardogileen Elkartea osatzen duten ekoizleek aurtengo sagardoaren berri emango dute datorren astean Uxarten eta sagardoa dastatzeko aukera egongo da. Jakinarazi dutenez, Andoni Aizpuru ETBko kazetari eta aurkezlea izango da aurtengo enbaxadorea. Erakundeetako askotariko ordezkariak batuko ditu aurkezpen ekitaldiak.