Auto eta kamioi baten arteko istripua gertatu da Autzaganen gaur, 13:20 inguruan. Autzagane jaitsi eta Zugastietara (Muxika) bidean gertatu da. Istripuaren ondorioz autoa trenbidera erori da, Ertzaintzako iturriek informatu dutenez. Su-hiltzaileek autoan zihoazen pertsona biak atera dituzte dagoeneko Bizkaiko su-hiltzaleek jakinarazi dutenez.
Trafikoa itxita egon da noranzko bietan. Orain txandakako zirkulazioa ezarri dute. Gernikarako tren zerbitzua ere etenda dago. Garabiari itxaroten ari dira autoa trenbidetik ateratzeko.