Jendarte "inklusibo eta justuago" bat eraikitzeko deia luzatu du Orue Eskolak

Anboto 2017ko urtarrilaren 10a

Gizarte teknikarien nazioarteko eguna dela eta Orue Eskolak jendarte "inklusiboago eta justuago" bat eraikitzeko deia luzatu die herritarrei. Bestalde jarrera "berekoi eta indibidualistak" deseraikitzeko proposatu dute. 

Horrez gain, Orue Eskolakako kideek jakitera eman dute gizarteratze teknikarien lanpostuaren diagnostiko bat burutzen ari direla lan honen funtzioak eta trebakuntza beharrak identifikatzeko asmoz. Beraz, diagnostikoaren parte izan gura duenak inkesta eginda lagundu dezakeela jakinarazi dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!