Txapelketak hainbat froga izango ditu. Infantil-kadeteak hasiko dira, gero alebin neska eta mutilak eta jarraian juvenil-juniorrak. Ondoren, 1,9 kilometrotako lasterketa paralinpikoa antolatuko dute bigarren urtez. Parte hartu gura duten gainerako korrikalariek 4,7 kilometrotako herri-lasterketan parte hartzeko aukera izango dute.
Emakumezko froga absolutoak 8,7 kilometro izango ditu eta gizonezkoak 10,7 kilometro. Gaur goizean ekimenaren bultzatzaileek prentsaurrekoan azaldu dutenez, Zornotzako belarrezko zirkuitotik nazioarteko eta estatu mailako atleta nabarmenenak pasatuko dira. Zirkuito hau atletismoaren arloan erreferente bihurtu da eta Europako Atletismo Federazioaren egutegian sartuta dago, baita Espainiako, Euskal Herriko eta Bizkaiko
Federazioarenean ere. Gainera, ANOC, Kros antolatzaileen estatu mailako elkartearen egutegian dago. Frogak, Kutxabanken, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Zornotzako Udalarena laguntza du.