Zornotzako Udaltzaingoak saria jaso du zazpi txakur erreskatatzeagatik

Anboto 2016ko abe. 28a, 13:05

Zornotzako Udaltzaingoak prentsa oharrean azaldu duenez, saria jaso du animaliak babesteko egindako jardueta batengatik. Herriko etxebizitza batean abandonatuta zeuden bost txakur eta bi txakurkume erreskatatu zituzten.

Animalien aurkako Indarkeriaren Behatokiak eman du saria. Udal arduradunek azaldu dutenez, "saria jaso dute udalerriko Udaltzaingoko bi agentek egindako esku-hartze bategatik eta animalien aurkako tratu txarren ustezko delitu baten atestatu judizialaren instrukzioa egiteagatik". Zornotzako etxebizitza batean beharrezkoa den oinarrizko arretarik gabe abandonatutako bost txakur eta bi txakurkume erreskatatu zituzten. "Sari horien lehenengo edizioa da, eta poliziak egindako lana eta animaliak babesteko erakutsitako sentsibilitatea saritzea dute xede", prentsa oharrean diotenez. Sari-banaketa 2017ko urtarrilaren 25ean egingo da, Alcalá de Henares udalerrian (Madril).


ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!