Goiz nahasia izaten ari da AP-8an, Zornotza parean. 05:15ean, Donostiarako norazkoan hiru autok elkar jo dute eta auto ilarak sortu dira ibilgailuak erretiratu artean bi errailak itxita egon baitira. Pertsona bat zaurituta ospitalera eraman dute. Beste bi istripu gertatu dira handik gertu. 7:55ean, auto bat errepidetik irten eta irauli egin da. Ondorioz, pertsona bat ospitalera eraman dute. Eta minutu batzuen aldeagaz, beste istripu bat gertatu da, kasu honetan zauritu barik hiru autok elkar jota.