Euba inguruko auto istripuan zauritu bi izan dira

Anboto 2016ko abe. 5a, 19:06

53 eta 36 urteko emakume bi Galdakaoko ospitalera eraman dituzte.

Gaur 15:20 inguruan gertatu da istripua N-634 errepidean, Euba inguruan. Aurrez aurreko kolpe batek lau autori eragin die. Osasun zerbitzuek hainbat lagun artatu behar izan dituzte eta horietako bi, 53 eta 36 urteko emakumeak, Galdakaoko ospitalera eraman dituzte. Ordubetean errepidea itxita egon da. 16:30 inguruan Bilborako noranzkorako erreia ireki dute. 17:00 inguruan ireki dute bigarren erreia.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!