Zornotzako EH Bilduk elkartasuna erakutsi die preso bat bisitatzetik bueltan istripua izan zutenei

Anboto 2016ko aza. 25a, 14:40

Xabier Irakulis ezkerrik bigarrena, kamiseta beltzagaz, gaurko udalbatzarrean elkartasun mezua irakurtzen.

Istripua izan zueneteko bat zornotzarra da.

Joan zen zapatuan Huelvako kartzelan dagoen Sebas Lasa euskal presoa bisitatzetik bueltan zetozela, istripua izan zuten zazpi senide eta gidarik. Basurdeak bidean gurutzatu zitzaizkien eta horren ondorioz izan zuten istripua. Ez zuen zauritu larririk eragin. Furgoneta horretan zihoenetako bat Amaia Sarrionandia zornotzarra da, Lasaren emaztea. Horregatik, gaurko udalbatzarrean, eskarien eta galderen puntuan, Zornotzako EH Bilduk “elkartasun mezua” helerazi nahi izan die istripua izan zutenei. “Sakabanaketa politika krudel honi amaiera emateko ordua iritsi da, baina horretarako denok aurrerapausuak eman behar ditugu”, adierazi du Xabier Irakulis EH Bilduko zinegotziak.

“Dei egiten diegu zornotzarrei zein eragile politiko eta sindikalei, euskal preso politikoen eta euren senideen eskubideen alde, datozen egunetan egingo diren elkarretaratzeetan parte hartu dezaten”, gehitu du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!