Azaroaren 25ean, 13:00etan, kontzentrazioa egingo dute Herriko Plazan, eta udal adierazpena irakurriko dute. Arratsaldez, 16:00etatik 19:00etara, Zubiondo parkea lengoaia sexistaren gainean hausnarketa egiteko gune bihurtuko da. Abenduaren 2ko ostiralean errepikatu egingo dute ekimena, 17:00etatik 19:00etara.
Horrez gainera, zapatuan autodefentsa feministarako tailerra antolatuko dute (izena emateko epea itxita dago), honako helburuekin: emakumeen konfiantza garatzea, eta arrisku egoerei aurre egiten ikasteko teknikak lantzea.