Ertzaintzak prentsa ohar batean adierazi duenez, atzo arratsaldean, 18, 21 eta 24 urteko hiru gizonezko atxilotu zituzten, Zornotzan. Ustez lonja batean lapurreta egin eta bertan zeudenei arma zuriz mehatxatzearren atxilotu dituztela jakinarazi dute.
Gainera, ertzaintzak adierazi duenez ikerketa zabalik dute, herrian uztailean gertatutako beste hiru lapurretarekin harremana izan dezaketelakoan.