Zaharren zaintzaileek protesta egin dute Igurkon

Markel Onaindia 2016ko aza. 18a, 10:21

ELA sindikatuak deituta, greban daude beharginak.

Bizkaiko zaharren egoitzetako hainbat behargin greban daude, ELA sindikatuak deituta. Lan baldintzak hobetzeko borrokan dabiltza, euren lanak zaharrengan eta familiengan eragin ahal duela kontuan izanda. Atzo protesta egin zuten Zornotzan, Igurko egoitzan. Izan ere, Aldundiko ordezkariak bertaratu ziren, jardunaldi batzuen harira. “Aldundiko arduradunei “langileez ahaztu” egiten direla egotzi die ELAk. Patronalek negoziatzeko “borondaterik ez” dute sindikatuaren ustez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!