Zornotzako alkate Andoni Agirrebeitiak (EAJ) eta Bizkaiko Batzar Nagusietako presidenteak, Ana Otaduik, Udalbatzaren hainbat ordezkarirekin batera (EH Bilduko Xabier Irakulis, HiriEkimenako Alba Gutierrez eta PSE-EEko Alicia Hernandez), Zornotzako Gernika plazan Gernikako arbolaren kimu bat landatu zela 25 urte joan direla gogoratu dute gaur. 1991ko azaroaren 17an landatu zuten haritz honen kimu bat Zornotzan.
Agirrebeitia alkatearen berbetan, “hemen zuhaitz bat landatzea zerbait berezia eta esanguratsua izan zen, batez ere gure historiaren zati bat landatu genuelako”. Bestalde, Ana Otaduik gogorarazi du “Gernikako arbola eta zuhaitz honek munduan zehar dituen kimuak, euskaldun guztiok ordezkatzen gaitu, gu denok ordezkatzen gaitu”.