ASA 2014ko apirilean sortu zuten. Harrezkero, Zornotzan beharrizana zuten familientzat elikagaiak batzen eta banatzen jardun dute. Une batzuetan, 80 bat familiari laguntzen aritu izan dira.
Bizkaiko Elikagaien Bankuan jasotzen zituzten elikagai batzuk, baina herritarrei bideratutako kanpaina propioak ere egin izan dituzte urte bi eta erdian.