Zornotzako udalaren gizarte ekintza sailak “Zainduz, zaintzen duena zaindu” programaren bidez “Zaintza lanetan sortzen diren emozioak kudeatzea” izeneko ikastaro bat antolatu du. Tailer hau, huen pentsamendu eta emozio, positibo zein negatiboak, landuko dituzte bertan.
Ainhoa Pazos psikoterapeuta eta hezitzaileak emango du ikastaroa. Emozioak antzemateko tresnak erabiltzen ikasteko tailer hau azaroaren 16, 23 eta 30ean eta abenduaren 14an egingo da 17:00etatik 19:00etara Jarduera doakoa da eta parte hartu ahal izateko aldez aurretik izena eman behar da gizarte ekintzako bulegoetan edota 94 630 01 90 telefono zenbakira deituz.