Gala artistikoa egingo dute, La Otra Mirada elkartearen alde

Joseba Derteano/ Markel Onaindia 2016ko aza. 12a, 10:00

Zornotza Aretoak La Otra Mirada elkartearen aldeko gala artistiko bat hartuko du gaur, azaroak 12. Iluntzean hasiko da, 20:00etan, eta 6 euroko sarrera solidarioa ipini dute. Durangaldeko hainbat artistak parte hartuko dute ikuskizunean.

La Otra Mirada elkarte humanitarioak behartsuei laguntzeko proiektuak ditu martxan Senegalen eta Mongolian, eta horietako bat finantzatzeko balioko du biharko jaialdiak. Ezgaitasunen bat dutenentzat –aniztasun funtzionala– eguneko zentro bat sustatzen dute Mongolian, antzinako ospitale bat izandako eraikin batean. Hango elkarte batek helarazi zien zentro horren beharra La Otra Miradakoei, Elena Ariznabarreta kideak adierazi duenez.

Dantza eta musika
Jon Montero abeslari abadiñarrak antolatu du jaialdia, eta beraz aparte, hurrengoek parte hartuko dute: Oihane Alakano dantzariak, Julio Veiga abeslariak eta Dairi Brown dantzari kubatarrak. Usue Martinez abeslariak aurkeztuko du gala.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!