Ziklo-kroseko gazterik onenak Zornotzan lehian

Joseba Derteano 2016ko aza. 12a, 11:00

Amorebieta Txirrindulari Elkarteak kadete eta gazte mailako ziklo-kros proba antolatuko du, bihar, Jauregibarriako landetan. Kadete mailako proba 11:00etan hasiko dira, eta gazte mailakoa, 12:00etan. Bata zein bestea euskal zirkuiturako puntuagarriak izango dira.

Zirkuituak hiru kilometro inguruko luzera du, eta ez da oso gogorra. Aldapa bat edo beste kenduta, gainerako ibilbidea osoa laua da. Ikusi egin beharko da euriak zirkuitua zenbateraino lokazten duen.

Neska kadeteetan, Iurretako CAF Engineering taldeko Amaia Lartitegi da sailkapeneko liderra, baina ezin izango da etorri, Euskadiko Selekzioagaz Espainiako Kopako proba bat lehiatuko duelako Katalunian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!