Bihar, 19:00etan, Mexikoko doinuak entzuteko aukera egongo da Mariachi Real Azteca izeneko taldeagaz. 22:00etan, musika kontzertua hasiko du Blanco y en Botella taldeak.
Azaroaren 12a, zapatua, Antxotapantxa antzerki saioagaz hasiko dute. Sukalki lehiaketa izango da ostean. Kaleko tabernetan egin daiteke izen-ematea (1,5 euro pertsonako). Arratsaldea Zaparrada taldeak girotuko du, eta, 21:30ean, Bonus Track punk rock taldearen eta Narko rap metal taldearen zuzenekoak hasiko dira.
Domekan, 15:00etan, Lutaberreko errifaren zozketa egingo dute. Euro bat da errifa bakoitza. Lehen sariak Portugaleko iparraldera bidaia irabaziko du Aste Santuan, bost egunerako eta bi lagunentzat. Bigarren saria Athletic Vila-Real futbol partidua ikusteko bi sarrera dira.