Kontzientziazio kanpainaren barruan, kontzentrazioa egingo dute zapatu honetan, 12:00etan, Sabino Arana kalean. Ondoren, toki berean, informazio mahai bat jarriko dute. Mahaian intsigniak, zapiak… banatuko dituzte ‘Ongi Etorri Errefuxiatuak’ leloagaz. Herritarrei bertaratzeko deia egin diete, eta politikariei ere gonbita egin diete norbanako moduan bertaratu eta plataforma ezagutu dezaten.