"Epeak betetzen ari gara. Bat egiterako zazpi hilabete iragarri genituen eta horrela izan da. 25 hilabeteko exekuzio epea esan genuen eta horrela izaten ari da", dio Rementeriak. Gaineratu duenez, Amorebieta-Muxika zatiko obrak 2018an amaituko dituzte. Urdinbideko zubien proiektuaren helburua Autzaganeko gaina saihestuz bide segurtasuna hobetzea da.
Urdinbideko tunelak egun Zornotza eta Muxika lotzen dituen Autzaganeko gaina saihesten du, Biribieta auzoan hasi eta Gorozika auzoko lotunea iritsi baino lehen amaitzen den ia-ia erabat zuzena den ibilbidearen bidez. Tunelaren iparraldeko ahoa Urdaibaiko Biosferaren Erreserbaren barruan dago.