Zornotzan hasieran zenbatutako baino 63 boto gehiago jaso zituen EH Bilduk hauteskundeetan

Anboto 2016ko urr. 1a, 14:04

Joan zen domekako hauteskundeen ostean, EH Bilduk Bizkaiko hainbat mahaitako emaitzak inpugnatu zituen eta horietako bat Zornotzakoa zen. Hauteskunde-batzordeak arrazoia eman die; Zornotzan hasieran batean zenbatutako baino 63 boto gehiago jaso zituen.

Beraz, Zornotzan 2.487 boto beharrean 2.550 boto jaso zituzten, Zornotzako EH Bilduk bere blogean jakinarazi duenez. Igandeko emaitzekin zalantza zegoen, azken aulkia EAJrena edo EH Bildurena izango ote zen. Baina Bizkaiko zenbait mahaitan emaitzak aldatu egin dira, izan ere, kontaketak zuzen egin ez zirela-eta, koalizio abertzaleak hainbat inpugnazio jarri zituen. Boto horiek garrantzitsuak ziren EAJ eta EH Bilduren artean Gasteizko Parlementurako azken aulkia jokoan zegoelako. Azkenean Hauteskunde-batzordeak arrazoia eman die eta EH Bilduk 18 eserleku izango ditu.

Honela geratzen dira Zornotzako emaitza definitiboak:

EAJ: 4.252 boto

EH Bildu: 2.550

Elkarrekin-Podemos: 1.308

PSE-EE: 725

PP: 324

Ciudadanos: 93

Besteak: 98

Abstentzioa: %33.53

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!