Lauxeta ikastolako bost ikasleren ikerketa lana saritu dute Malagan

Anboto 2016ko ira. 30a, 10:05

INJUVEk antolatutako ‘Ikerlari Gazteak 2016’ estatu mailako txapelketan hirugarren saria irabazi dute.

Lauaxetako Ane Vázquez, Leire Txopitea, Ane Urgoiti, Amaia Etxebarria eta Nora Postigo dira sarituak izan diren bost ikasleak. Bi taldetan bi lan aurkeztu dituzte: tabakoari eta isolatzaile termikoei buruzko bana. ‘Ikerlari Gazteak 2016’ lehiaketa Malagan izan zen irailaren 26tik 30era eta gazteen artean ikerkuntzarako bokazioa sustatzea du helburu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!