Dudeako San Migel jaietan mozorrotzeko gonbita egin dute zapatuan

Anboto

Gaur hasi dituzte Zornotzan Dudeako San Migel jaiak. Ekitaldiz beteriko asteburua izango da, askotariko musika kontzertu, txapelketa eta erakustaldirekin.

Zapatuan, esaterako, Mozorro Eguna eguna izango da eta gauean, Tutan taldeak eskainiko duen kontzertuaren atsedenaldian mozorrorik onena sarituko dute Laienen bi menugaz.

Hona Dudeako San Migel jaietako egitarau osoa:

IRAILAK 29 EGUENA

- 19:00; Triki pintxo-poteoa.

- 20:00; Zornotzako ikasleen abesbatza.

IRAILAK 30, BARIKUA

- 12:00; Txosnen irekiera musikarekin.

- 20:00; Tortilla txapelketa.

- 20:30; Mus txapelketa azkarra (izen-emotea 30 euro bikoteko; 1. saria: 450 euro; 2. saria: 250 euro; 3. saria: 100 euro; 4. saria: 60 euro)

- 22:00; Dantzaldia DJ Bull-ekin.

- 22:30; Banakako bolo txapelketa (izen-emotea 5 euro)

 

URRIAK 1, ZAPATUA

- 09:30; Lehenengo San Migel padel txapelketa (Padelanden)

- 10:00; Auzoko ermitetatik ibilaldia.

- 12:00; Puzgarriak.

- 13:00; Igel txapelketa (izen-emotea euro bat)

- 17:30; Xaibor

- 17:30; Binakako briska txapelketa (izen-emotea 10 euro bikoteko)

- 19:30; Iberiar produktuen apustuak (euro bat)

- 21:00; Afari herrikoia Kanbio jatetxean.

- 22:30; Dantzaldia Titau taldearen eskutik. Atsedenaldian mozorro onenaren saria (Laienen bi menu)

 

URRIAK 2, DOMEKA

- 12:00; Padel txapelketaren finalak.

- 12:00; Meza nagusia. Ondoren, luntxa herriko txistulariekin.

- 12:00; Animalien erakusketa.

- 14:00; Padel txapelketaren sari banaketa San Migelen.

- 17:00; Danok Bingora.

- 19:00; Parrillada, txokolatada eta zestaren zozketa.

- 20:30; Jaien amaiera txapligoekin.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!