Larrialdietako pediatria zerbitzua eskatzeko sinadura bilketa hasi dute Zornotzan

Anboto 2016ko ira. 28a, 22:06

Guraso batzuek change.org webgunean hasi duten ekimena da. Osakidetzari arratsaldetan ere pediatria zerbitzua eskatzea du helburu.

Orain Durangora eta Gurutzetako ospitalera joan behar dutela azaldu dute: "Zornotzan ume asko daude arratsaldetan pediatriarik ez egoteko. Garai hauetan zerbitzu hori ez izatea atzerakuntza bat da. Gure seme-alaben osasunari buruz gabiltza".

Oraingoz 1.036 sinadura bat ditu eskaera honek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!