Udalak ohar batean jakitera eman duenez, egun honen helburua herritarren kutsadurarekiko sentsibilazioa areagotzea izango da. Horretarako hainbat ekintza ezberdin antolatu dituztela jakitera eman dute.
Esaterako udalak bizikletak, tandemak eta patineteak mailegatzeko gune bat jarriko du, egunean zehar, herritik hauekin ibiltzeko. Udalak umeentzako guneak ere jarriko ditu, bertan, trizikloak, patineteak eta pedalak dituzten autoak jarriz.
Bestalde, herritarrek bideo baten parte hartzeko aukera ere izango dute. Gudari Kalean jarriko duten bizikleta estatikoan jarri eta beraien gura duten leloa esanda.