Ikasturte berriarekin batera ikastaro berriak eskeintzen hasi dira Zelaieta Zentroan. Aurtengoan, Photowalk eta Krea & Rekrea ikastaroak izango dira nobedade. Lehenengoan, argazkilari profesional baten laguntzaz, kamera hartu eta aurrez adostutako toki batera joango dira argazkiak ateratzera, eta ondoren, denen artean argazkiak konparatuko dituzte. Bigarren ikastaroak, Krea & Rekrea-k, norberaren ideiak sortzea eta besteekin hauek partekatzea izango du helburu.
Ikastaro bi hauez gain, ondorengo ikastaro hauetan izena emateko aukera ere egongo da, sabel dantzan, saloi-dantzan, bitxigintzan, zurlangintzan, puntuan, yogan, patroigintzan, sukaldaritzan, sukaldaritza-osasuntsuan...
Urriaren 3an hasiko diren ikastaro hauetan parte hartu gura duenak barikura arte izango du aukera Zelaieta Zentroan izena emateko.