"EH Bildu eta Elkarrekin Podemosen errezeta magikoen" aurrean, "ideia egingarrien" aldeko mezua bota du Urkulluk jende ugari batu duen ekitaldian. Joan zen astean Zornotzan bertan zabaldutako osasun zentroa ipini du bere mezua arrazoitzeko adibide.
Bestalde, familiei eskaintzen zaizkien diru-laguntzak %50 handituko dituela promes egin du, berriro ere gobernura ailegatuz gero. Hala nola, eskolaratzea babesteko eta aitatasun eta amatasun baja baimenak "apurka-apurka parekatzeko" asmoz igoko lituzke laguntzak.