Aste honetatik aurrera, Igurco Orue (IMQ taldea) egoitza soziosanitarioan erroldatuta daudenen eta bertan bizi direnen ezkontideek, ibilgailurik ez badute, Zornotzako Udalak Auzotaxi zerbitzua gehitu izanari onura atera ahal izango diote.
Bonu baten bidez ordainduko zaizkio taxi-gidariari ibilbideak. Bonu horiek (10 bonuko taloia) Udaletxeko Zerga-bilketarako Bulegoan erosiko dira, banku-txartelaren bidez.
Auzotaxi zerbitzua erregulatzen duen ordenantzaren arabera, ibilbide bakoitzaren kostua 12 eurokoa izango da. Udalak 10 euroko diru-laguntza emango dio erabiltzaile bakoitzari ibilbide bakoitzeko, ibilbide-kopurua 1 eta 50 artekoa bada; 6 eurokoa, kopurua 51 eta 100 artekoa bada; eta 4 eurokoa, ibilbide bakoitzeko, kopurua 101 eta 150 artekoa bada. Ordenantza horretan xedatu den bezala, gehienezko kopurua hau izango da: 150 ibilbide urtean, erabiltzaile bakoitzeko.
Zerbitzu hori astelehenetik ostiralera emango da, 07:30etik 19:00etara, urte osoan, abuztuan izan ezik. Bidaiak erreserbatzeko, taxi telefonoguneari (94 673 11 77) edo taxi-gidariei deitu beharko zaie.