Auzoko jaietan murgilduko dira, gaur, Euban

Anboto 2016ko ira. 2a, 10:15

Gaur hasi eta astelehen arratsaldera arte ibiliko dira Euba auzoan jaietan. Ume, gazte zein helduentzako jolaserako gonbidapenagaz hasiko dituzte jaiak, gaur, 16:30ean. Egurrezko jolas tradizionalekin ibiliko dira jolasean. Iluntzean, mus txapelketa jokatuko dute.

Mozorro Eguna ospatuko dute, bestalde, zapatuan: elkarregaz bazkaltzeko elkartuko dira, lehenengo, eta Xaibor DJaren emanaldia izango da, ondoren. Iluntzean Labeleko hanburgesa eta oilaskoagaz afaltzeko aukera egongo da.

Domekako jai egitarauko ekitaldiak 12:00etako mezagaz hasiko dituzte. Arratsaldean, 18:30ean, Iurretako dantzarien eta Zornotzako bertsolari eskolakoen emanaldiak, eta antzerki saioa izango dira. Rezikletas Turukutupa taldeak eskainiko du musika eta antzezlana.

Astelehena izango da Eubako jaien azken eguna. 12:00etako mezaren osteko luntxa egingo dute eguerdian, eta hirukoteen arteko briska txapelketa jokatuko dute, 16:00etan. Jan-edanik ere ez da faltako; arratsaldean zehar urdai eta txorizoagaz taloak egongo dira eta jaiei amaiera emateko txokolatea banatuko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!