Ordenagailu enpresa baten lapurretan egitea leporatuta bost lagun atxilotu dituzte Zornotzan

Anboto 2016ko uzt. 25a, 16:35

Ertzaintzak 22 eta 39 urte bitarteko bost gizonezko atxilotu zituen bart goizaldean Zornotzan. Arteako ordenagailu enpresa baten lapurretan egitea leporatuta atxilotu zituzten epailearen aurrera eramateko.

Droga eta alkoholemia-kontrol baten atzeman zituzten bost gizonezkoak Zornotzan. Zeramaten ibilgailuan hamaika ordenagailu aurkitu zituen Ertzaintzak, horietako batzuk lapurretan egin zuten enpresako pegatina batekin markatuta. Arteako industrialdean kokatutako enpresan lapurtutako ordenagailuak zirela baieztatu ondoren atxilotu zituzten bost gizonezkoak, indarrez lapurretan egitea leporatuta.

Arteako industrigunean enpresa bateko alarma piztu zela abisatu deia jaso zuen bart gauerdia pasata Ertzaintzak. Durangoko Ertzaintzaren komisaldeko patruila bertaratu ziren eta bertako bulegoetan ikusi zuten sarera konektatuta zeudela ordenagailu-eramangarrietarako hainbat kargagailu. Enpresaren jabearekin hitzegin ondoren argitu zuten ordenagailuak lapurtu zituztela.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!