Udabarri dantza taldearen laguntzagaz zornotzarrek dantzan hasi dituzte Karmen jaiak: "Hasi daiguzen Karmengo Jaiak guk ondo egiten dakigun eran, jantzan!", irakurri dabe pregoian. Segidan, plazako hainbat gunetan kokatutako oholtzetatik hainbat dantza erakutsi dituzte dantzariek.
50. urte egin ditu aurten Udabarrik. 1966an sortu zirenetik "herritar askok lan handia egin dabe taldearen alde", gogoratu dute: "Horregaitik goraipatu nahi doguz, gaur plazan dagozan taldekideak, baita gure artean egon ezin direnak be". Zornotzarrei ere eskerrak eman dizkiete "50 urte honeetan taldearen parte izateagatik". Orain arteko lanagaz "pozik" daude eta "beste urte askoan lan egiteko indartsu be bagauz!".